139. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1295/2019 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei eta -institutuei atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia, eta horretarako gastua baimentzen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2019ko martxoaren 21ean egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei eta -institutuei atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2019ko Lehiakortasun Planean dauden ikerketa-taldeei eta -institutuei atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 7 laguntzaren deialdia 2019. urterako, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sisteman Sartzeko kontratuen bidez gauzatuko dira (Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko Legearen 22. artikulua). Kontratuek 1.600 euro-ko 14na lansari izanen dituzte, eta 2019ko irailaren 1ean hasiko dira.

Bigarrena.–Deialdi honek sortzen duen gastua egiteko baimena ematea. Gehienez ere, 205.251,2 euro-koa izanen da. Sortzen den gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko partida hauei egotziko zaie:

–2019ko aurrekontua:

32300013108 Ikertzaileak: 52.266,67 euro.

32300016000 Gizarte Segurantza: 16.150,40 euro.

–2020ko aurrekontua:

32300013108 Ikertzaileak: 104.533,33 euro.

32300016000 Gizarte Segurantza: 32.300,80 euro.

Hirugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta kontratuak hartuko dituzten ikerketa-taldeetako eta -institutuetako arduradunei.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen webgunean argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Jarduneko errektorea, Francisco Javier Arregui San Martín.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERKETA-TALDE ETA -INSTITUTUEI ATXIKITAKO DOKTORETZA ONDOKO 7 LAGUNTZAREN DEIALDIA, 2019. URTEA.

Eranskina: 1295/2019 Ebazpena, 2019ko ekainaren 25ekoa

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

1.–Laguntza modalitateak.

Ikerketa-taldeei atxikitako doktoretza ondoko 7 laguntzaren deialdia deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar besteko aurrekontua behar da. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:

–Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza bat.

–Komunikazioa, Seinaleak eta Mikrouhinak taldeari atxikitako laguntza bat.

–Ariketa Fisikoa, Osasuna eta Bizi Kalitatea taldeari atxikitako laguntza bat.

–Historia eta Ekonomia taldeari atxikitako laguntza bat.

–Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza bat.

–Psikologia Klinikoa eta Psikopatologia taldeari atxikitako laguntza bat.

–IMAB institutuari (Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology) atxikitako laguntza bat.

2.–Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek bi helburu dituzte: doktore titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikerketa-gaitasuna bultzatzea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-talde eta -institutuen ikerketa-jarduna areagotzea.

2.2. Guztientzako betebeharrak:

a) Doktorea izatea 2019ko abuztuaren 31n.

b) Laguntzaren zuzendaria laguntza eskatzen zaion ikerketa-taldeari atxikita egotea.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein.

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuraduna laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean edo -institutuan hasiko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenean loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuena, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Eskaerak aurkezteko forma eta epea.

4.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 08:30etik 14:30 arte, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b) apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña).

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Inprimaki normalizatua, zeina helbide honetatik jaits baitaiteke: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Laguntzaren zuzendariak inprimakian jasotzen den kontratua hartuko duen ikerketa-talde edo -institutuko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla. Laguntzaren zuzendaria Unibertsitateari lotuta egongo da laguntza horren onuradunaren kontratazio aldiak iraun bitartean.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktore tituluaren aurreko tituluaren fotokopia.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren ordezkagiria.

f) Garatu nahi den ikerketa proiektua.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, baina zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6.–Hautapen batzordeak.

Hautapen batzorde hauek aukeratuko dituzte izangaiak; ikerketa-institutuaren kasuan, institutuko Batzorde Betearazleak hautatuko du:

Hautapen batzorde bat zehaztuko da proposatutako laguntza bakoitzerako.

6.1. Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza:

–Cristina Solano Goñi.

–Iñigo Lasa Uzcudun.

–Jon Veramendi Charola.

6.2. Komunikazioa, Seinaleak eta Mikrouhinak taldeari atxikitako laguntza:

–Carlos A. de la Cruz Blas.

–Javier Fernández de Muniain Comajuncosa.

–Miroslav Zivanovic Jeremic.

6.3. Ariketa Fisikoa, Osasuna eta Bizi Kalitatea taldeari atxikitako laguntza:

–Nicolás Martinez Velilla.

–Miguel Barajas Vélez.

–Roberto Aguado Jimenez.

6.4. Historia eta Ekonomia taldeari atxikitako laguntza:

–Joseba de la Torre Campo.

–Gloria Sanz Lafuente.

–Héctor García Montero.

6.5. Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza:

–Humberto Bustince Sola.

–Edurne Barrenechea Tartas.

–Daniel Paternain Dallo.

6.6. Psikologia Klinikoa eta Psikopatologia taldeari atxikitako laguntza:

–José J. López Goñi.

–Raúl Cacho Fernández.

–Alfonso Arteaga Olleta.

6.7. IMAB institutuari (Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology) atxikitako laguntza:

Institutuaren Batzorde Betearazlea.

7.–Hautatzeko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira izangaiak, eta kasuan kasuko talde edo institutuko Ebaluazio Batzordeak proposatuko ditu:

7.1. Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 30 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Biofilm bakterianoen eraketa prozesuaren analisi molekularra.
  • Seinalearen transdukzio sistemen funtzionamendua bakterioetan erregulatzen duten oinarri molekularrak.

–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere (soilik lehen 3 izangaiei egingo zaie, behin aurreko bi atalak baloratuta).

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan: bakterio gram negatibo eta gram positiboen manipulazio genetikoa. Biologia molekularraren teknikak. Bioinformatika. Bakterio patogenoen birulentzia-saiakuntzak animalia-ereduetan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.2. Komunikazioa, Seinaleak eta Mikrouhinak taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Diseinu analogikoa behe-tentsioan.
  • ASIC analogiko eta mistoen diseinua.
  • Ingurumen energia atzeman eta kudeatzeko teknikak (energy harvesting).

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan guztietan: kontsumo txikiko zirkuitu integratu analogikoen diseinua, simulazioa eta layouta, zirkuitu integratu analogikoen neurketa esperimentalerako teknikak, ingurumen energia atzemateko teknikak. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, I+Gko proiektu eta kontratuetan parte hartu izanaren frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.3. Ariketa Fisikoa, Osasuna eta Bizi Kalitatea taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Ariketa fisikoa eta sedentarismoari lotzen zaizkion gaixotasunak: diabetesa, BGBK eta arrisku kardiobaskularra.
  • Indarraren eta erresistentzia kardiobaskularraren entrenamendua: egokitzapen neuromuskularrak, kardiobaskularrak eta metabolikoak.
  • Hauskortasuna eta zahartzearekin erlazionatutako adierazle funtzionalak. Indarra, oreka eta ibilketa dituen osagai anitzeko programa baten efektuak.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan guztietan: a) ariketa fisikoarekin / dietarekin egindako esku-hartzeak sedentarismoarekin loturiko gaixotasunak dituzten subjektuetan, b) biokimikaren eta metabolismoaren tekniken erabilera ariketa fisikoa egiten den bitartean (espektrofotometria, proteinen adierazpena, fluxu zitometria, etab.), eta c) datu estatistikoen analisia eta tratamendua (metaanalisia, saiakuntza klinikoak eta datuen meatzaritza populazio-ikerketetan). Lan ziurtagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.4. Historia eta Ekonomia taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta Historia eta Erakunde Ekonomikoaren ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Baliabide naturalak, energia eta ekonomia erakundeak.
  • Lana, migrazioak eta bizimodu mailak.
  • Ekonomia politikak eta nazioarteko harreman garaikideak.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea teknika historiografikoetan eta ikerketa tekniketan, eta artxibo eta datu-baseei buruzko ezagutzak izatea. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.5. Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Big Datarako sailkatzaile lausoen garapena.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan guztietan: sailkatzaile lausoen garapena, Big Data problemetarako algoritmo banatuen diseinua, programazioa Javan eta Scalan, Big Datarako frameworken erabilera (batez ere Hadoop eta Spark), eta esperimentuak egin izatea konputazioko klusterretan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.6. Psikologia Klinikoa eta Psikopatologia taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 30 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetakoren batera egokitzen den:

  • Adikzio jokabideak.
  • Indarkeria.
  • Ebaluazioa eta tratamendu psikologikoa.
  • Nerabeen arrisku jokabideak.

Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea esparru hauetan:

Ikerketa proiektuetan parte hartzea. Argitalpen zientifikoak. Biltzarretan parte hartzea. Ingeles maila altua. Programa estatistikoak erabiltzea (SPSS). Ekuazio estrukturaletan oinarritutako analisien garapena. Esperientzia psikologia klinikoaren / osasun psikologiaren esparruan. BAPE. Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean. Prestakuntza klinikoarekin edo ikerketarekin loturiko masterrak eta graduondoak.

Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere (soilik lehen 3 izangaiei egingo zaie, behin aurreko bi atalak baloratuta).

7.7. IMAB institutuari (Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology) atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta institutuaren ikerketa lerro honetara egokitzen den.

7.8 Eskatzailearen curriculuma balioetsiko da deialdiaren eranskineko puntuazio eta banakatze taularen arabera, eta gero osotara lortu dena laguntza bakoitzean ezarritako gehienekoarekin normalizatuko da.

8.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

Eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, 2.2.a) apartatuan adierazitakoa izan ezik, baldintza hori 2019ko abuztuaren 31n bete behar baita.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitera onartuak izan direnena eta baztertuena (eskaturiko laguntzarako eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako). Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra, nahiz eta modu osagarrian eta ez ofizialean ere egin litekeen interesdunei posta elektronikoaren bidez bidaliz. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, behin-behineko zerrenda Unibertsitatearen webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako hutsuneak konpon ditzaten edo osatu beharreko dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitera onartu.

8.2. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Ikerketa Batzordeko Batzorde Teknikoak proposaturik, Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da tramitera onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Behin betiko ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du. Bere aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.3. Tramitera onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko adjudikazio proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen webgunean, Hautapen Batzordeak proposatuta. Posta elektronikoaren bidez ere bidaltzen ahal zaie interesdunei, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketako errektoreordeak, hautapen batzordeek proposatuta, Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko adjudikazio proposamena, ebazpen baten bidez onets dezan. Puntuazioak eta laguntzak emateko behin betiko proposamenak Unibertsitatearen webgunean argitaratuko dira. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta lau hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da.

8.4. Laguntzak emateko errektorearen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.5. Argitaratzeko webgunea: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak

9.–Kontratuaren baldintzak.

9.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sisteman Sartzeko kontratu bat egingo dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

9.2. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du, eta beste urtebetez luzatzeko aukera egongo da, baldin eta Hautapen Batzordeak aldeko txostena egiten badu eta behar besteko aurrekontua badago.

9.3. Laguntzen urteko zenbatekoa 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

10.–Onuradunen betebeharrak.

10.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak ere onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

10.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

–Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Ataletik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

–Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

–Laguntza atxikita daukan ikerketa-talde edo -institutuan beren lana aprobetxamenduz egitea.

–Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak ontzat emanak.

–Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

–Kontratua bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

10.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, Dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

10.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako kontzesio berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera betiere. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

10.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile edo asmatzaile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

11.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

12.–Irakaskuntza.

12.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean laurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

12.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

13.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen testu bateragina onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

Aldi baterako ezgaitasunen kasuan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, baldin eta aldi baterako egoera horrek hiru hilabete edo hortik gora irauten badu, eta, gainerako kasuetan, etena sortu duen egoerak zenbat denbora irauten duen, kontratua denbora horretan luzatuko da. Luzapena soilik ematen ahalko da, baldin eta laguntza behar bezala aprobetxatzen ari dela dioen aldeko txostena eta behar besteko aurrekontua badaude, eta kontratua bukatu baino bi hilabete lehenago eskatzen bada beranduenez.

14.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

20

Biltzarrak

8

Egonaldiak

10

Proiektuetan parte hartzea

5

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

10

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko normalizatua

20

2

Patenteak

1

3

JCR artikuluak Q2-n

0,75

4

JCR artikuluak Q3-n

0,5

5

JCR artikuluak Q4-n

0,25

6

Monografiak

1

7

Nazioarteko liburuak, osorik

1

8

Nazioko liburuak, osorik

0,5

9

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4

10

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

11

Beste argitalpen batzuk

0,2

12

Txosten gonbidatuak nazioarteko biltzarretan

1,2

Biltzarrak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko normalizatua

8

13

Txosten gonbidatuak nazioko biltzarretan

0,4

14

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

15

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,3

16

Egonaldiak

Puntuazioa, gehienez

10

17

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko normalizatua

5

18

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak.

0,4

19

Esparru autonomikoko proiektuak

0,2

20

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorrak

0,2

21

Kontratuetan parte hartzea. LOUren 83. art.

0,1

22

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

Puntuazioa, gehienez

10

23

Hizkuntzak

2

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko normalizatua 7

24

Gaiarekin lotura duen jarduera profesionala*

3

25

Prestakuntza ikastaroak*

2

* 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean.

–Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak:

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa edo lan taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 20 puntu da. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,75 puntu; Q3-n, 0,5 puntu, eta Q4-n, 0,25 puntu. Monografiak eta nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, puntu 1; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,4 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu. Gero puntuazioak normalizatuko dira, eta 20 puntu emango zaizkio eskatzaile balioetsienari.

–Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua 8 puntu da. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 8 puntu emango zaizkio. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: 10 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egindako egonaldia balioetsiko da, 0,5 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua 5 puntu da. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 5 puntu emango zaizkio.

–Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana: 10 puntu, gehienez ere. 2,5 puntu emango dira laguntza eduki den urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua 7 puntu da.

  • Interes zientifikoko hizkuntzak: 2 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.
  • Prestakuntza ikastaroak: 2 puntu, gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) eta abar, jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira. 0,1 puntu emango dira ikastaroko 10 orduko.
  • Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 3 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 15 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira.

Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 7 puntu emango zaizkio.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1909155