139. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: ATE & Compactados SL. Jarduera: jarduera sailkatuak eta obra zibila aldatzeko proiektua, gaur egungo birziklatzeko planta handitzeko. Tokia: 5. poligonoa, 65. lurzatia.

Fontellasen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1908977