139. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Informazio Publikoa: “Volandín” parke eolikoa, Ablitasko, Fontellasko, Tuterako eta Murchanteko udal-mugarteetan (1182-CE).

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):

–Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “Volandín” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Volandín-La Cantera” linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, eta “Volandín” azpiestazioa, 30/66 kV-ekoa).

–Proiektua baimentzeko eskuduna den organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa jendaurrean egonen da Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan eta https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/espediente-1182-ce, interesdunek kontsultatu ahal izan dezaten, eta, hala badagokio, egoki deritzen alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1908674