137. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 11n hartua, AP-15 autobidearen Imarkoaingo bidesaria aldi baterako kentzen duena 1. motako ibilgailu arin eta astunetarako eta 2. motako ibilgailu astunetarako.

Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bidez onetsi ziren Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako, bi egun horiek barne. Horretarako, jarraiki zaio Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 15ean, 2007ko ekainaren 18an eta 2015eko abenduaren 23an hartutako erabakietan ezarritako prozedurari.

Uztailaren 8ko arratsalde-gauean Nafarroako Erdialdean egondako euri-jasen ondorioz, aparteko uraldia gertatu zen Zidakos ibaian, zeinak N-121 errepidea ukitu baitzuen. Gauzak horrela, ezin izanen da errepide hori erabili, hori konpontzeko beharrezko obrak egiten diren bitartean.

N-121 errepidea eta, bestela, AP-15 autobidea komunikazio bide naturalak dira Nafarroako iparraldetik hegoaldera doazen ibilgailuetarako, Iruña-Tafalla tartean.

N-121 errepidea erabili ezin izanen denez eta ezinbesteko kasua denez, Nafarroako Gobernuak erabaki du AP-15 autobidearen emakidadunari (Autopistas de Navarra SA-Audenasa) eskatzea autobidearen tarte batean –Iruña eta Tafalla artekoa, hain zuzen– 1. eta 2. motatako ibilgailu arin eta astunetarako bidesaria kentzeko, N-121 errepidea konpontzen den bitartean.

Nafarroako Gobernuak konpentsazioa emanen dio Audenasari, hizpide dugun kasuan honako hau aplikatzeagatik: “Nafarroako autobidearen lehenengo fasea eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko emakida kontratua aldatzeko eta aldaketa horri lotutako beste konpromiso batzuk hartzeko erabakia”, 2000ko otsailaren 28koa. Era berean, ondoko zehaztapenak ere aplikatuko ditu. Erabaki hori aplikatzeak bermatu egiten du emakidaren oreka ekonomiko-finantzarioari eutsiko zaiola.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak eta Ogasuneko Finantza Politikako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Zati batean aldatzea Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakia, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako (bi egun horiek barne) Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak onetsi zituena, honela: AP-15 autobidearen Imarkoaingo bidesaria kenduko da 1. motako ibilgailu arin eta astunetarako eta 2. motako ibilgailu astunetarako, 2019ko uztailaren 9tik eta N-121 errepidea konpontzeko obrek dirauten bitartean.

2. Garapen Ekonomikorako kontseilariari ahalmena ematea, “Autopistas de Navarra SA”rekin adostu dezan nola jaso Imarkoaingo ordainlekuan bidesaria kentzeagatik hartuko ez dituen diru-sarreren ondoriozko kalte-ordaina.

3. Erabaki hau Autopistas de Navarra SAri, Garapen Ekonomikorako kontseilariari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuak enpresa emakidadunean duen ordezkaritzari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 11n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1909396