136. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Izen-aldaketak, “Katalina Foixkoa etorbidea” “Armada etorbidea” izan dadin, eta “Errege Kantzelaritzaren erronda”,
“Katalina Foixkoa Erreginaren ingurabidea”

«Alkatetzaren txostena ikusirik, zeinak “Katalina Foixkoa etorbidea” “Armada etorbidea” izan dadin eta “Errege Kantzelaritzaren erronda” “Katalina Foixkoa erreginaren ingurabidea” izan dadin izen-aldaketak komenigarritzat jotzen baititu,

EBAZTEN DUT:

1.–I. Zabalgunean Bake plazaren eta Joan XXIII.aren plazaren artean dagoen bidea Armada etorbidea deitzea.

2.–Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren iparraldean, Nafarroako Erresumaren Lorategietako plazaren eta Carmen kalearen artean, dagoen bidea Katalina Foixkoa Erreginaren ingurabidea deitzea.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.»

Iruña, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1909228