136. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu
bat betetzeko (C maila), Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

Ikusita Villatuertako Udalak 2019ko otsailaren 14ko osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoa, argitara eman zena 2019ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16koan.

Ikusita alkatetza horrek 2019ko apirilaren 16ko 041/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako lan publikoaren eskaintza.

Kontuan izanik beharrezkoa dela zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (C mailakoa) funtzionarioen araubidean betetzea, Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

Deialdiaren oinarriak idatzita daudela.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (C mailakoa) deialdiaren oinarriak onestea. Lanpostu hori Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Deialdian parte hartzeko eskabide orriak aurkezteko, 30 egun naturaleko epea izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Villatuertan, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat betetzea Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluaren babesean. Villatuertako Udalaren plantilla organikoan agertzen da lanpostua.

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaia, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera, C mailakoa izanen da, eta ordura arte zuen lanpostua besterik gabe ezabatuko da.

1.3. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, eta jasoko ditu plantilla organikoan nahiz aplikatu beharreko bestelako xedapenetan ezarritakoaren arabera egoki lekizkiokeen ordainsariak eta osagarriak.

1.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Gizarte segurantzaren araubide berari ere eutsiko dio.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua (C maila) lortzen duen pertsonak izanen ditu, lehendik betetzen zituen eginkizunez gain, hau da, bera hautatzeko eta izendatzeko bidea eman zuen deialdian zehaztutakoaren arabera dagozkion eginkizunez gain, bere mailari edo taldeari dagozkionetatik agintzen zaizkion horiek. Eginkizun horiek izanen dira, azal-azaletik aipatuta, honako hauek:

–Zerbitzu anitzetako alorreko lanei, orotariko mantentze lanetako obrei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan egindako deialdiak barne, enplegu sozial babestuari, gizarteratzeari eta abarrei atxikitako langileen erantzule zuzena izanen da, haiek finkoak nahiz aldi baterakoak edo azpikontratatuak izan.

–Bere esku dituen langile guztien artean lan eta zeregin guztiak antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, ordutegien eta lan egutegiaren kontrola barne.

–Udalaren instalazioetan Udalaren mendeko langileen lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta Udalaren zerbitzuak emateko kontrataturiko enpresen funtzionamendua gainbegiratuko du.

–Jai, kultura, kirol eta antzeko arloetako ekitaldiak bukatzeko, garatzeko eta prestatzeko lanak antolatzea eta gauzatzea.

–Eratzen ahal diren lantalde guztiak koordinatuko ditu, zerbitzua hobeki kudeatu eta eraginkorrago izan dadin.

–Bere kargurako langileak garaiz etortzen eta lanera agertzen diren kontrolatuko du, eta ikusitako hutsen berri emanen dio arduradunari.

–Egin beharreko lanen hurrenkera ezarriko du, hirigintza eta obren arduradunarekin bat etorrita.

–Bere zerbitzuko makineria guztiak, erremintak, ibilgailuak eta abar zaindu eta kontrolatuko ditu.

–Materialak, lan egiteko arropa eta abar erosteko txartelak sinatu eta kontrolatzeko ardura izanen du.

–Zerbitzu anitzetako langileei dagozkien lanak gainbegiratu, antolatu eta kontrolatuko ditu, bai eta bere mailaren eta kategoriaren barrenean agintzen zaizkion eginkizun guztiak ere.

–Langile aski dagoen kontrolatzea, eta kontratazioak proposatzea oporretarako, erialdietarako eta halako iraupen jakineko lan berezietarako.

–Bandoak zabaltzeko eta herritarrei jakinarazpenak banatzeko lanak eginen ditu, bai eta administrazio antolamenduan laguntzeko bestelako lanak ere.

–Herriko kaleen eta udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa lanak eginen ditu.

–Lorategien eta kaleko zuhaitzen, pasealekuen eta gune edo finka publikoen mantentze lanak eginen ditu.

–Igeltserotza, zurgintza, pintura, iturgintza eta elektrizitate lanak, eta zailtasun tekniko handia edo bitarteko handiak behar ez dituzten bestelako lanak eginen ditu.

–Hilerria zaindu eta haren mantentze lanak eginen ditu.

–Udalerriaren zaintza eta ikuskaritza lanak eginen ditu, trafikoaren antolamenduari, aparkatzeari, obra lizentziei, kale argiteriari, eremu publikoaren okupazioari, landazaintzari eta abarrei dagokienez.

–Laneko arriskuak prebenitzeko udal plana betetzen eta aplikatzen dela begiratuko du, bere kargura dauden mantentze lanetako langileei dagokienez.

–Laneko segurtasun eta higiene arauak betetzen direla begiratuko du.

–Udalaren erregelamendu, ordenantza, bando eta ebazpenak betearaziko ditu, baita gainerako xedapen eta egintzak ere.

–Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.

3. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

3.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Villatuertako Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionarioa izatea.

b) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako izendatua edo esleitua izatea.

c) Batxilergo titulua, bigarren mailako lanbide heziketakoa edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea. Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako gidabaimena izatea.

g) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan jasotako epean eta moduan frogatu beharko ditu gainditu ondoren lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean bete beharko dira, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Villatuertako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 10 egun naturalean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Asier Urra Ripa, Villatuertako Udaleko alkate udalburua.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: María Teresa Izcue Ros, Villatuertako Udaleko zinegotzia. Pertsona horien ordez aritu ahal izanen dira hurrengo udal hauteskundeetan alkate izendatzen dutena, eta azken horrek bere ordezko izendatzen duen pertsona.

–1. epaimahaikidea: Francisco Javier Zúñiga Lacruz, Jurramendiko Mankomunitateko mantentze teknikaria.

Ordezkoa: Luis Zudaire Echarri, Jurramendiko Mankomunitateko mantentze teknikaria.

–2. epaimahaikidea: Enrique Francisco Echeverría Oses, elektrizitateko teknikaria.

Ordezkoa: Jorge Sádaba Otermin, elektrizitateko teknikaria.

–3. epaimahaikidea: Juan Jesús Nieto Echeverría, Oteitzako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: Esteban Haro Legarda, Aiegiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Mahaikide idazkaria: Villatuertako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Azagrako Udaleko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa.–Epaimahaiak zehaztuko dituen ariketa praktikoak izanen dira, gai hauei buruzkoak: igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza, zurgintza, lorezaintza eta eraikin eta instalazioen mantentze lanak. Gehienez ere 45 puntu lortzen ahal dira. Ariketa hau egiteko 120 minutu emanen dira gehienez.

b) Bigarren ariketa.–Ariketa teoriko bat izanen da, gai zerrendako II. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoa: igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza, zurgintza, lorezaintza eta eraikin eta instalazioen mantentze lanak. Gehienez ere 45 puntu lortzen ahal dira. Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

c) Hirugarren ariketa.–Buruz buruko elkarrizketa eginen da epaimahaikideekin, gai hauei buruz: Villatuertako udal mugarteko toponimia, kale izendegia, geografia eta historia, eta bete beharreko eginkizunak eta lanak. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahal dira.

7.2. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez ere 100 puntukoa izanen da, jarraian azaltzen den moduan banaturik, eta ariketak baztertzaileak izanen dira:

Lehen ariketa.–Gehienez 50 puntu emanen dira, eta gutxienez 25 puntu beharko dira ariketa gainditzeko. Baztertu eginen dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak.

Bigarren ariketa.–Gehienez 50 puntu emanen dira, eta gutxienez 25 puntu beharko dira ariketa gainditzeko. Baztertu eginen dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak.

Hirugarren ariketa.–10 puntu, gehienez ere. Proba hau ez da baztertzailea.

7.3. Mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du. Kalifikazio guztien batezbesteko aritmetikoa izanen da ariketako atal bakoitzaren puntuazioa.

7.4. Probak gutun azal itxien sistemaren bidez eginen dira, horretarako aukera baldin badago, eta deialdi bakarra izanen da. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketa kalifikatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emanen du argitara, izangai bakoitzak ateratako emaitzak batu ondoren eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori alkateari igorriko dio, puntu gehien lortu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

8.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamabost egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Villatuertako Udalaren bulegoetan, baldin eta administrazioak ez baditu lehendik:

a) Jaiotza aktaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo kopia behar bezala konpultsatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo Villatuertako Udalean emandako zerbitzu urteen ziurtagiria.

c) Interesdunak dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun psikiko edo fisikoa duela egiaztatzen duen medikuaren agiria edo txostena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

8.3. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

8.4. Aurreko apartatuan jasotakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua bukatutakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Udaleko alkateak Villatuertako Udaleko C mailako funtzionario izendatuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean. Epe horretan, eta ezinbestekoa izan ezik, izendatuak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, Villatuertako Udaleko C mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

d) Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Elektrizitateko oinarrizko tresnak (bihurkinak, aizturrak, aliketak, giltza motak, zerrak, eskuko daratulua...) ezagutu, erabili eta mantentzea.

2.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoa eta diferentziala.

3.–Oinarrizko argi zirkuituak eta fluoreszenteak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

4.–Iturgintzako oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea.

5.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.

6.–Zurgintzako oinarrizko tresnak (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta osagarriak: lixak, lekedak...) ezagutu, erabili eta mantentzea.

7.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila zilindroak eta pertsianak.

8.–Lorezaintzako eta mendiko lanetako oinarrizko produktuak eta tresnak (sasi garbitzeko makina, belarra moztekoa, aizkora, motozerra) ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea. Kale eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea.

9.–Garbiketako eta pinturako produktuak eta tresnak (pintura eta berniz motak, brotxak eta arrabolak) ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea, baita hondakinak kudeatzea ere.

10.–Igeltserotzako oinarrizko produktu eta tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea.

Iragarkiaren kodea: L1907000