135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, non dagokien eskabidea eta informazioa emanen zaizkie.

Baztanen, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1908395