135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2019 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 67/2019 Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 67/2019 Ebazpenaren bidez, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetako “Cabanillas II” parke eolikorako eta horko energia eramateko azpiegituretarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkion Eólica Valdetellas SLUri, eta zehazki haren onura publikoa deklaratu zen.

Azpiestazioaren lurzati zenbakian eta 10 zenbakiko haize-sorgailuaren koordenatu batean akatsak atzeman direnez, bidezkoa da haiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 67/2019 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea, ondotik adierazten den moduan (ebazpen horren bidez, Cabanillasko eta Tuterako udal-mugarteetako “Cabanillas II” parke eolikorako eta horko energia eramateko azpiegituretarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman zitzaizkion Eólica Valdetellas SLUri, eta zehazki haren onura publikoa deklaratu zen):

1.a. “Aurkeztutako proiektu teknikoen xehetasunak” izeneko atalean, “Cabanillas II 66/30kV”-eko transformazio azpiestazioari dagokion 2.2 puntuan.

Honako hau dioen tokian:

“Azpiestazioa Cabanillasko udal-mugarteko 7. poligonoko 1022. herri-lurzatian kokatuta dago”.

Honako hau behar du:

“Azpiestazioa Cabanillasko udal-mugarteko 7. poligonoko 4022. herri-lurzatian kokatuta dago”.

1.b. “Proiektu teknikoen aldaketa” izeneko atalean, Cabanillasko udal-mugarteko “Cabanillas II” parke eolikoko aldaketei dagokien 6.1 puntuan

Honako hau dioen tokian:

Haize-sorgailuen koordenatuak ondokoak izanen dira:

HAIZE-SORG.

UTM X

UTM Y

UTM Z

HAIZE-SORGAILUEN POT.

10

621.231

4.657.695

323

AW132-3,465 MW

Honako hau behar du:

Haize-sorgailuen koordenatuak ondokoak izanen dira:

HAIZE-SORG.

UTM X

UTM Y

UTM Z

HAIZE-SORGAILUEN POT.

10

621.938

4.657.695

323

AW132-3,465 MW

2. Ebazpen hau Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ingurune Naturalaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Eólica Valdetellas SLUri, Navarra de Suelo y Vivienda SAri, alegatzaileei eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau Cabanillasko eta Tuterako udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 27an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1907141