135. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

Alkatearen eskuordetza ezkontza zibila egiteko

Alkatearen 2019ko ekainaren 20ko 79/2019 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Julen Martiaren Arzaren esku utzi du heldu den 2019ko ekainaren 26an Udaletxean ezkontza zibila egiteko eskudantzaren erabilpena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Uharte-Arakilen, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1908418