134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plana, Berriozarko R1, R2 eta R3 unitateko
P5 lurzatirako. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 22an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen: hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Arau Subsidiarioetako R1, R2 eta R3 unitateko P5 lurzatirako. Hotel Maitena SLk sustatu du (Berriozarko katastroko 18. poligonoko 998. lurzatia). Berriozarko Udalak 2017ko martxoaren 29an onetsitako hirigintza-hitzarmenean ezarritakoa gauzatzeko, hoteleko ingurunea biziberritzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu ahal dezaten eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Berriozarren, 2019ko ekainaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1908128