134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

4/2019 aurrekontu-aldaketa, behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 4/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea. 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-transferentzia

Gastuen aurrekontuko gehikuntza

I. kapitulua

1/2110/16004 - Familia-laguntza eta montepioko defizitaren kuota

7.000,00 euro

Gastuen aurrekontuko murrizketa

I. kapitulua

1/9200/1310005 - Kalte-ordainak

7.000,00 euro

Berriobeitin, 2019ko ekainaren 14an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1908160