134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an, Arguedasko Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 634.550,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 57.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 661.000,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.341.959,04 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta bertzelako aprobetxamenduak:
268.860,00 euro.

6.–Inbertsio errealen besterentzea: 12.000,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 515.621,26 euro.

Guztira: 3.490.990,30 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 848.285,96 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.482.563,60 euro.

3.–Finantza-gastuak: 3.670,44 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 137.848,12 euro.

6.–Inbertsio errealak: 756.522,18 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 62.100,00 euro.

Guztira: 3.290.990,30 euro.

Arguedasen, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1908053