134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Udaltzain-inspektoreordearen izendapena

Alkatetzak ekainaren 14an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak 2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 28an. Deialdi horretako epaimahaiaren proposamena ikusirik,

ALKATETZA HONEK EBATZI DU:

1.–Jesús Moriones Oyaga izendatzea udal honetako inspektoreorde (plantilla organikoko 10.23 lanpostua), funtzionario izaerarekin.

2.–Lanpostuaren jabetza hartzeko eguna 2019ko ekainaren 17a finkatzea.

3.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko ekainaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1908205