134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Lan-deialdien baliogabetzea

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Gazteriako 2 teknikari-lanpostu, Iruñeko Udaleko zerbitzurako, oposizio bidez betetzeko deialdia, maiatzaren 21eko JOB 9/EL erabakiaren bidez onetsia, baliogabetzea. Deialdia 2019ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

2. Berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu, Iruñeko Udaleko zerbitzurako, oposizio bidez betetzeko deialdia, maiatzaren 21eko JOB 10/EL erabakiaren bidez onetsia, baliogabetzea. Deialdia 2019ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.”

Iruñean, 2019ko uztailaren 2an.–Idazkari teknikoa, M.ª Ángeles Ardanaz Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: L1909146