134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Gestión de Centrales del Añarbe SA. IFZ: A 20463485.

Helbidea: Errotaburu pasealekua, 1-6.a, 20018 Donostia (Gipuzkoa).

Ibaiaren izena eta kodea: Añarbe, 1.0300.120.

Tokia: Añarbe II zentral hidroelektrikoaren presa.

Udal-mugarteak eta probintziak: Goizueta (Nafarroa) eta Oiartzun (Gipuzkoa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Baimendu beharreko lanen xedea da arrainentzako eskala bat eraikitzea presaren eskuinaldeko estriboan, Denil motako motelgailuekin. Hortaz, ibilguan behin-behineko uhate bat jarri beharko da. Horrez gain, makinak sartzeko bide bat egokituko da, 87 metrokoa, Okilegiko lepotik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean, Oiartzungo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko ekainaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1908489