134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2020ko tarifa onesteko proposamena

2019ko maiatzaren 23an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2020ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan

26,57945294 euro hektareako

1.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30)

7,97383588 euro hektareako

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan

0,00601851 euro/m³

4.–Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan

0,05540475 euro/m³

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 24an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1908364