134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, egile berrientzako euskarazko
XXIX. literatura lehiaketarena. 2019. urtea

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 461599.

Iruñeko Udalak “Egile berrientzako euskarazko XXIX. literatura lehiaketa. 2019. urtea” deitu du, norgehiagokako araubidea erabiliz, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

Deialdiaren helburua da sustatzea eta bultzatzea egile berrien euskarazko literatura sorkuntza.

Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da.

Euskaraz idatziak egon behar dute eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 13an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1908127