134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otiñanoko Kontzejuak, 2019ko apirilaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019rako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Otiñanon, 2019ko ekainaren 14an.–Kontzejuko burua, Estíbaliz Arzoz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1908162