134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, 2019ko aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2019ko apirilaren 29ko osoko bilkuran erabakita, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko lehen aldaketa

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1. kapitulua: Langileria gastuak: 15.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.700,00 euro.

FINANTZAKETA:

2. kapitulua: 9.600,00 euro.

8. kapitulua: 6.100,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.700,00 euro.

Bigarren aldaketa aurrekontuan

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1. kapitulua: 5.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.300,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua: 5.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.300,00 euro.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1908206