134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2019ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehen aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan (udaletxearen erreforma).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Markalainen, 2019ko ekainaren 12an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1908113