134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko maiatzaren 13an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1710.61900. Eremu publikoak berreskuratzea. Zenbatekoa: 1.800 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.5544003. Zuraren eta egurraren aprobetxamendua. Zenbatekoa: 1.800 euro.

Genevillan, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1908165