134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZARON

Aldaketa, bizilagunen ekarpen partikularrak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Gartzarongo Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 12ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Gartzarongo Kontzejuko herritarren ekarpen partikularrak arautzen dituen ordenantzan. Ordenantzaren 5. artikulua bertan behera geratzen da.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat etorriz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geratuko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gartzaronen, 2019ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Eneko Legarra Beunza.

Iragarkiaren kodea: L1908161