134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko ekainaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontuko 1. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Getze Galarren, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1908204