134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

1., 2. eta 3. aldaketak 2018ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

1/2018 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

Partida: 1.3339.62200. Kultur eta aisialdirako aretoa. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Finantzaketa:

Bertze partida bateko kreditua deuseztatzea. 1.3339.63200. Udal eraikineko iparraldeko fatxada hobetzea. Zenbatekoa: 2.000 euro.

2/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1532.6090001. Karrikak zolatzea (Tokiko Azpiegiturei buruzko Plana): Zenbatekoa: 1.600 euro.

Finantzaketa:

Partida: 1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 1.600 euro.

3/2018 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.1612.6230001. Kaleetako sareak berritzea (Tokiko Azpiegiturei buruzko Plana). Zenbatekoa: 2.300 euro.

Finantzaketa:

Partida: 1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 2.300 euro.

Cabredon, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1908166