132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 21ean, 4/2019 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batean onesten zituen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. 4/2019 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

4/2019 ALDAKETA AURREKONTUAN

Inbertsio finantzarioki jasangarriak

Gastuen aurrekontu-aplikazioak:

KODEATZAILEAK

AZALPENA

ZENBATEKOA

MOTA

1650-60900

Argiteria publikoa berritzea LEDak

45.000,00

Osagarria

4320-62200

Alde Zaharraren saneamendua

45.000,00

Osagarria

4220-61900

Sardilla Industrialdea urbanizatzea

40.000,00

Kreditu berezia

4121-69201

Modu tradizionalean ureztatzeko laborantzako herri-lurren loteak lurzatika estaltzea

300.000,00

Kreditu berezia

1350-62900

Zaintza-kamerak

18.000,00

Kreditu berezia

1710-62300

Parke eta lorategiak

25.000,00

Kreditu berezia

34203-62200

Ekintzak kirol eremuetan

50.000,00

Kreditu berezia

1532-62300

Erriberri kalea eta haren espaloiak zolatzea

43.000,00

Kreditu berezia

1532-63300

Kaleak ixteko zutoinak

10.000,00

Kreditu berezia

4220-60000

Bodega Romana industrialdea urbanizatzea

15.000,00

Osagarria

GASTUAK, GUZTIRA

591.000,00

Finantzaketa: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (superabita).

8701001.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 591.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 591.000,00 euro.

Emaitza: berdindua.

5/2019 ALDAKETA AURREKONTUAN

1. aldaketa. Kreditu berezia:

Aplikazioa: 1650-62300.

San Colombarreko argiteria publikoa, energia aurrezteko, 32.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 32.500,00 euro.

Finantzaketa: diru-sarrera berriak eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

76700-487.–Eder partzuergoaren dirulaguntza: 22.080,00 euro.

8701001.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.420,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 32.500,00 euro.

Emaitza: berdindua.

2. aldaketa. Kreditu berezia:

Aplikazioa: 1612-62300.–“Udal ureztapenaren hobekuntza”: 33.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 33.600,00 euro.

Finantzaketa: diru-sarrera berriak eta Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 76700 Eder partzuergoaren dirulaguntza: 23.450,00 euro.

8701001.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.150,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 33.600,00 euro.

Emaitza: berdindua.

Funesen, 2019ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1908024