132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Zerbitzuetako enplegatuaren deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2019ko apirilaren 3ko 419 Dekretuaren bidez onetsi zen “D” mailako zerbitzu-enplegatuaren lanpostua betetzeko deialdi murriztua, “E” maila duten funtzionarioentzat, plantillan lanpostu gehitu gehitu gabe. Deialdia 2019ko 91. Nafarroako Aldizkaria Ofizialak argitaratu zuen, maiatzaren 13an, eta haren 4. oinarriak xedatuari jarraikiz,

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, I. eranskinean atxikitzen dena.

2.–Deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila, interesdunek aipatu zerrendaren edukiaren gaineko erreklamazioak aurkezten ahal ditzaten, argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

Onartuak:

JESÚS ÁNGEL NARVARTE CRESPO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1908133