132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019rako plantilla organikoaren aldaketa, eta aldaketa hori jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 28an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1908017