132. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udal ordenantza, 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa.
Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2015eko azaroaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

UDAL ORDENANTZA, 5.000 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEARI BURUZKOA

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan ezarritakoa erabiliz, Tebas-Muru Artederretako Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesten ditu 5.000,00 euro arteko fakturak aurkezten dituzten hornitzaileak.

Iragarkiaren kodea: L1908013