131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

54/2019 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310176 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Mary Grisel Serrano Villalobosen izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2019ko maiatzaren 6an, Ekoizleen Erregistroan ES15310176 zenbakiarekin inskribatutako Francisco J. Jiménez Corera ekoizlearen titulartasuna aldatzeko eta Mary Grisel Serrano Villalobosen izenean jartzeko.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea ES15310176 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titulartasunaren aldaketa, Mary Grisel Serrano Villalobosen izenean jartzeko.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 21ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1906997