2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasieran onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
1/2019 aurrekontu-aldaketa
Kreditu berezia
6. kapitulua: 156.110,12 euro.
Finantzaketa:
7. kapitulua: 109.277,08 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 46.833,04 euro.
Corellan, 2019ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1907990