131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Buztintxuriko Plan Partzialeko 30. etxe-sailean. Tramitazio prozeduraren bukaera

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-ABR-19 (17/CV).

«Ikusirik Javier Andía Vidaurreren eskaera, Construcciones Andía SA ordezkatuz, aldaketa puntuala egiteko S1 sektoreko Plan Partzialean (UI IIko SO-1 eremuan, antolamenduko 30. unitate oinarrizkoan, hain zuzen), hasiera batean onetsia Udaleko Gobernu Batzarraren 2012ko maiatzaren 15eko erabakiaren bidez; ikusirik espedientean jaso diren horren ondorengo tramiteak; eta bat etorririk Hirigintzako Gerentziako legelariaren 2019ko maiatzaren 30eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Sustatzaileak atzera egin duela ulertzea eta Buztintxuriko Plan Partzialeko aldaketaren tramitazio prozedura bukatutzat ematea. Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi zuen aldaketa 2012ko maiatzaren 15ean.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea».

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1907944