131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA. Ingurumen baimen integratua berritzeko espedientea, Servicios y Suministros Saher SLk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 30. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0040-2019-000022

Instalazioa

Hondakinen kudeaketa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 14

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

Titularra

Servicios y Suministros Saher SL

Kokapena

Miranda Argako errepidea, zk.g. 19. poligonoa, 475. lurzatia.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 607.207,000 eta Y: 4.709.039,000

Udalerria

Tafalla

Proiektua

Ingurumen baimen integratua berritzea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematikoki: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1907427