131. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nafarroako Ubideak hornitzen dituen herrietako erabiltzaileen partzuergoa.

Nafarroako Ubideak hornitzen dituen herrietako erabiltzaileen partzuergoaren estatutuen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat (2007ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, argitaratuak), behin betikoa bilakatuko da partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakia, zeinaren bidez hasiera batean onesten baitira Itzagako Mankomunitateak eta Mairagako Mankomunitateak Nafarroako Ubideak hornitzen dituen herrietako erabiltzaileen partzuergoan sartzeko eskaerak, baldin eta jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu. Ez da alegaziorik aurkeztu hasierako erabakiaren inguruan. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 14an.–Nafarroako Ubideak hornitzen dituen herrietako erabiltzaileen partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1906998