1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1710/2019 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 10ean emandako 1450/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.
2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Deialdien Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.
I. ERANSKINA Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak |
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA | ESPEZIALITATEA | ESPEZIALITATEA |
ANAKABE | SOLABARRIETA | ROSA | Lehen Hezkuntza | |
CARRASCO | ZAMARRÓN | M.ª ESTHER | Haur Hezkuntza | Lehen Hezkuntza |
GARCÍA | GARCÍA | INMACULADA | Lehen Hezkuntza | Entzumena eta Hizkuntza |
VAL | ELCARTE | MARÍA | Pedagogia Terapeutikoa | |
LARRAIOTZ | PÉREZ | FERNANDO | Lehen Hezkuntza | |
RECHE | JUBERA | MARÍA DEL MAR | Haur Hezkuntza | |
II. ERANSKINA Maisu-maistren kidegoko espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak |
1. DEITURA | 2. DEITURA | IZENA | ESPEZIALITATEA | OHARRAK |
ARANGUREN | GALARZA | UDANE | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
ERREA | NUÑO | EDURNE | Lehen Hezkuntza | Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea |
ESPINOSA | MARTÍNEZ | AMAIA | Lehen Hezkuntza | Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea |
GIMENO | GANDÍA | ALBERTO | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
GURIDI | BLANCO | AINHOA | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
OCHANDORENA | GARCÍA | INMACULADA | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
PÉREZ | PÉREZ | UNAI | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
VAZ | SERRANO | ADRIANA | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
Iragarkiaren kodea: F1907263