130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

215E/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Manuel García Manero jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 233E/2018 Foru Aginduaren bidez, Manuel García Manero jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Manuel García Manero jauna 2018ko ekainaren 19an jabetu zen postu horretaz.

Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Manuel García Manero jaunaren izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutelako.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Manuel García Manero jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Manuel García Manero jaunaren izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko ekainaren 19tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Manuel García Manero jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1908249