130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRION

Ordenantza, Larriongo Kontzejuan Urederraren ibai bazterren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Osoko bilkurak, 2019ko ekainaren 18an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Larriongo Kontzejuan Urederraren ibai bazterren erabilera arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, behin betiko testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Larrionen, 2019ko ekainaren 27an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1908947