130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkateordeen izendapena

Antzingo Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 26an emandako
2019-0041 Ebazpenaren bidez, lehenbiziko alkateorde izendatu du Javier Azcona Zabalza zinegotzia, eta bigarren alkateorde, Joseba Koldo Pérez Cambra zinegotzia. Hori dena, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antzinen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L1908676