130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4/2019 kreditu-gehigarriaren espedientea eta 5/2019 kreditu bereziaren espedientea, 2019ko aurrekontuari dagozkionak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkurak hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2019ko maiatzaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

4/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

3232 6320001

Zelandi ikastetxeko inbertsioak

25.000,00 euro

Guztira

25.000,00 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

25.000,00 euro

Guztira

25.000,00 euro

5/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

4390 6370001

Ondarria industrialdeko argiak berritzea

98.077,48 euro

Guztira

98.077,48 euro

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

98.077,48 euro

Guztira

98.077,48 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2019ko ekainaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1908169