2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2019ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontuari egindako 1., 2. eta 3. aldaketen espedienteak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2019ko maiatzaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.
1/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1612 6370004 | Amaia eta Bake kaleetako sareak berritzea | 402.730,00 euro |
1532 6190004 | Zoladura, Amaia eta Bake kaleetan | 524.940,99 euro |
Guztira | 927.670,99 euro |
Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 332.536,25 euro |
7508001 | 2017-2019 Tokiko azpieg. planetarako dirulaguntza | 595.134,74 euro |
Guztira | 927.670,99 euro |
2/2019 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1533 6190003 | Zumalakarregi plazaren birmoldaketa | 322.117,15 euro |
Guztira | 322.117,15 euro |
Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 322.117,15 euro |
Guztira | 322.117,15 euro |
3/2019 ALDAKETA
Kreditu berezia
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
4121 6920003 | Inbertsioak mendietan 2019 | 42.224,72 euro |
Guztira | 42.224,72 euro |
Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 42.224,72 euro |
Guztira | 42.224,72 euro |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1907914