130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, obren arduradun lanpostu bat, C mailakoa, barne igoerako oposizio murriztuaren bidez betetzeko.
Bete gabe deklaratzea

Alkatetzaren 2019ko apirilaren 17ko 323/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Burlatako Udaleko obren arduradun lanpostu bat, C mailakoa, barne igoerako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Aipatu deialdia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an.

Eskaerak aurkezteko epea iraganda izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe deklaratzea, aipatu deialdiaren 5. oinarrian jasotakoaren arabera; hartan honako hau ezartzen da:

“Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da”.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honen bidez honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea Burlatako Udaleko obren arduradun lanpostu bat barne igoerako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia, izangairik ez baita aurkeztu.

2. Deialdia bete gabe deklaratu dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko ekainaren 7an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1907992