1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
5355E/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana. Zezen-ikuskizunetarako albaitariak izendatzea.
Nafarroako zezen-plazetan jokatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa eginen duten albaitarien izendapenari dagokionez ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuan jasota dauden xedapenak betetzeko asmoz, eta 2019ko zezenketen denboraldia hasia denez gero, bidezko da izendapen hori egitea, oinarri harturik Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak, Osasun Publikoaren Institutuak eta Iruñeko Udalak egindako proposamenak.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako albaitari hauek izendatzea Nafarroako zezen-plazetan aurten jokatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa egin dezaten:
Aguado Lete, Alberto
Arraiza Zorzano, Roncesvalles
Arriaga Oroquieta, Andrés
Arrieta Aniz, Cristina
Artola Igarza, Idoya
Ascunce Hernández, Rafael
Asiáin Azcona, Alberto
Azabal Castillo, Carmen
Azcoiti Eseverri, María Concepción
Azcona Izco, María Pilar
Bautista Sanz, Isaías
Beunza Nuín, Rosa
Blanco León, Jesús
Cabodevilla Abadía, Ana
Casado Arboniés, Nora
Casado Martínez, Susana
Casi Vélaz, María Eugenia
Chavarri Ancín, Javier
Crespo Delgado, Nuria Esther
De Andrés Hualde, Jesús María
Díez Atienza, Elena
Echauri Arana, Asún
Fernández Álvarez, Ignacio
Fernández Salinas, César
Fernández Sanz, Cristina
Fernández Zudaire, Ana Carmen
Fernández Zudaire, M.ª Ángeles
Ferrer Cerón, María Belén
Ganuza Borrega, Beatriz
García Ullate, Francisco Javier
Garde Lecumberri, Angel María
Gaviria Andueza, Fernando
González Alvarado, Raúl
Goñi Álvarez de Eulate, Eva
Gregorio López, Yolanda
Guillén Ardanaz, Belén
Ibarra Murillo, María José
Iráizoz Aguerri, Edurne
Irisarri Goñi, María Goretti
Jiménez Ochoa, Agurtzane
Lecumberri Ardanaz, Angel María
López Galindo, Rosa
Loranca Jiménez, Rosa
Losarcos Escalera, Eduardo
Martínez Pérez, Miguel Ángel
Mayoral Coscolín, Victoriano
Meler Apesteguía, Javier
Mendaza Martínez la Puente, María Luisa
Miguel García, Julián
Miranda López, Alicia
Munárriz Ardáiz, Raquel
Muniain Aizcorbe, Sara
Navarro Caspistegui, David
Navarro Cortés, María Pilar
Navarro Sanz, Pedro
Oteiza Orradre, Pedro
Peiro López, Rafael
Pelayo Campos, María Paz
Pemán Calvo, Andrés
Pereira Álvarez, Ana
Perfecto San Miguel, Maribel
Poblador Sancho, Agustín
Razquin Goicoa, Jesús María
Regalado Izurdiaga, Francisco
Resano Zuazu, María
Ros Nestares, Alberto
San José Pascual, Ana
Sánchez Ratia, Carlos
Sánchez Ruiz de Gaona, Ignacio
Sanz de la Iglesia, Jesús
Sara Benedé, Eduardo
Sarobe Carricas, Jesús
Soria Labarga, María Luisa
Soteras Mateo, Pilar
Vicente Ferrero, Ángel Carlos
Yunta González, Juan Ramón
Zalba Agorreta, Inés
Zariquiegui Asiain, Guadalupe
2. Iruñeko zezen-plazan eginen diren zezenketetan eta pikadoreekiko nobilladetan lau albaitari arituko dira lanean. Horietatik bi Abeltzaintza Zerbitzuaren mendekoak izanen dira, eta beste biak Osasun Publikoaren Institutuaren edo Iruñeko Udalaren mendekoak.
Nafarroako gainerako zezen-plazetan egiten diren ikuskizunetan, bi albaitari arituko dira batera lanean, bata Abeltzaintza Zerbitzukoa, eta bestea Osasun Publikoaren Institutukoa. Nolanahi den, hirugarren albaitari batek hartuko ditu bere gain, modu esklusiboan, kontsumorako haragiaren kontrolari buruzko eginkizunak.
3. Abeltzaintza Zerbitzuari eta Osasun Publikoaren Institutuari dagokie aukeratzea ebazpen honetan proposatu eta izendatutako albaitarietatik zein joanen den herri bakoitzera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1909027