130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1106/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), Daniel Ancizu Martínez jaunak (Unión Autonómica de CSIF Navarra ordezkatuz) eta Óscar Sánchez Castillo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdi horren aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 55. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos
III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko ekainaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1908974