1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
52E/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Ana Isabel Alberro Goñi andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Maiatzaren 30eko idazkiaren bidez, Ana Alberro Goñi andreak eskatu zuen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua izateari uztea. Erakunde horretako zuzendari kudeatzaileak kargu-uzte hori onartu, eta ondorioak 2019ko uztailaren 5ean sortzea proposatzen du.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ana Isabel Alberro Goñi andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, ondorioak 2019ko uztailaren 5etik aurrera izanda.
2. Foru agindu hau Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1908427