130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdia dela eta, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1105/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, honako pertsona hauek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiaren aurka: 33421345E, 3449717N, 16602251T, 33444553T, 33447837H, 44637591L eta 33446978X NANa dutenak, eta, orobat, 33446978X NANa duena, CCOO sindikatuaren izenean, eta 44623513V NANa duena, CSIF sindikatuaren izenean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1908718