Iragarkia
130. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
735E/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi honen testua onesten duena: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, horrekin batera, hautapen proben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten aldi baterako kontratazio bidez edo aldi baterako barne igoeraren bidez.
Abenduaren 12ko 100/2018 Foru Dekretuaren bidez, onetsi zen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat, osasun arloko langileentzat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako (Osasun Departamentua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak). Lan eskaintza hori dagokio Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorren gaineko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 30E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Prozedura horri amaiera eman zitzaion apirilaren 10eko 384E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandakoa.
Azaldutakoaren arabera, bidezkoa da onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu sarrera prozeduran eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, horrekin batera, hautapen proben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten aldi baterako kontratazio bidez edo aldi baterako barne igoeraren bidez.
2. Deialdiaren testua onestea, ebazpen honen eranskin gisa ageri dena.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea.
ERANSKINA
Deialdiaren oinarriak
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.
–110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, osasun arloko A mailako langileei izan ezik (A.1 eta A.2 estamentuak), aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena.
–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. Eta gainerako araudi osagarria.
1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen hau ofiziala izanen da.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Tutera kalea 20, Iruña). Argitalpen hau ofiziala izanen da.
–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), esteka honetan: “Oposizioak”, “Osasun kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honakoa hautatuz: “Erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailea. Oposizio-lehiaketa (LPEa: 2017-2018E-2018)”; argitalpen hau informatiboa izanen da.
1.3. Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea, kasuan kasuko lan publikoaren eskaintzan destino honekin sartuak:
–4 Nafarroako Ospitalegunean. Lanpostu zenbakiak: 67911(*), 67912(*), 70824 eta 71232.
–1 Lizarrako Osasun Barrutian. Lanpostu zenbakia: 68153.
(*) Lanpostu elebiduna. B2 mailako euskara maila.
Deialdi honen xedea da, halaber, dela aldi baterako kontratazio bidez, dela aldi baterako barne igoeraren bidez, erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatzea 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bitartez.
1.4. Deialdiko lanpostu hutsak hurrenkera honi segituz banatuko dira, bat etorriz azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako txanda banaketarekin (foru dekretu haren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzea eta bertako lanpostuak betetzea), eta kontuan harturik ezen lanpostu batzuk erreserbaturik daudela bete ditzaten desgaitasuna dutenen erreserba txandakoek. Hala, hurrenkera honetan banatuko dira:
–Lehenbizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandan.
–Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekian.
Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen, aurreko deialdian betetako azken lanpostua txanda irekikoa izan zelako. Hortaz, honela beteko dira deialdi honetako lanpostuak:
a) 1 lanpostu, desgaitasuna dutenendako txandarako erreserbatua.
b) 2 lanpostu, igoera txandan.
c) 2 lanpostu, txanda irekian.
Igoera txandako lanpostua hutsik geldituz gero, txanda horretako izangaiek ez dutelako atera hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, txanda irekian beteko da.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, oinarri honetan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte, eta, betiere, kontrakoa adierazten ez badute.
Halaber, baldin igoera txandako edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsa eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
1.5. Deialdiko lanpostua B maila edo taldekoa da, eta sailkaturik dago “Osasun arloko diplomadunak” estamentuan, “Hezitzaileak” espezialitatean (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapena: urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, zeinaren bidez erregulatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea, Eranskina).
1.6. Lanpostuen ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.
1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.8. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen moduan, osasun arloko profesionalek graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan parte hartuko dute, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.
1.9. Erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile lanpostu bat lortzen duena dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen).
1.10. Euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu elebidunetara lehiatuz gero, euskaraz eskatutako hizkuntza-mailaren ezagutza frogatu beharko da, eta, horretarako, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztu, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak berariaz deituko dituen azterketak gaindituz ere frogatzen ahalko da euskararen ezagutza.
1.11. Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan, behar diren hautaprobak gainditu eta lanpostuetan sartu direnek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, lanpostu horiek nahitaezkoa zutela euskara jakitea edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakitea, aurrerantzean soilik parte hartzen ahalko dute hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan, norberaren administrazio publikoan.
Aurreikuspen hori ez da aplikatuko hautapen prozesuaren ondorioz interesdunak betebehar hori ezarria ez zuen lanpostu bat eskuratzen duenean, eskatutako hizkuntza aintzat hartu gabe.
2.–Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Txanda irekiko izangaiek:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei luzatuko zaie parte hartzeko eskubidea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Izatea titulu bat gaikuntza ematen duena aritzeko “Fakultatibo espezialistak” (A.1 kodea), “Osasun arloko bestelako fakultatiboak” (A.2 kodea) edo “Osasun arloko diplomadunak” (A.3 kodea) estamentuetan sartutako lanpostuetan, izendapenetarako indarrean den estamentu eta espezialitateen sailkapenaren arabera (sailkapen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskinean dago). Edo, bestela, horien baliokidea den titulua izatea edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.
Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finko izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragoko batekoa izatea eta beste kategoria batean sailkaturik egotea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea.
d) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.3. Desgaitasunak dituzten pertsonentzat erreserbatutako txandako izangaiek, txanda irekikoentzat ezarritako baldintzez gain, %33ko desgaitasuna edo handiagoa ofizialki onartua izan beharko dute.
2.1.4. Behar den euskara maila frogatzea, euskara nahitaezkoa duten lanpostu hutsetarako.
2.2. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta izendatu arte.
3.–Eskaerak eta dokumentazioa.
3.1. Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
Inskripzio eskabidea aurkezteko eta tasen ordainketa egiteko bide telematikoa erabiliko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orriaren bidez (www.empleosalud.navarra.es), esteka honetan: “Oposizioak”, “Osasun kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, “Erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailea. Oposizio-lehiaketa (LPEa: 2017-2018E-2018)”, eta gero hemen sakatuta: “Inskripzioa”.
Ordainketa egitetik salbuetsita dagoela frogatzeko agiri eskaneatuak erantsi beharko zaizkio eskaera telematikoari.
Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko direnek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, eta bertan agertu beharko da funtzionario, estatutupeko langile edo lan kontratudun finko direla, noiztik, Administrazio Publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, langilearen maila edo taldea, eta haren administrazio egoera. Azkeneko datu horren bidez frogatuko da ez dela borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egon gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.
Gainerako izangaiek ez dute paperezko agiririk aurkeztu behar, salbu berariaz eta salbuespenez eskatzen bada.
3.2. Azterketa egiteko tasak eta ordaintzetik salbuetsita daudenak.
3.2.1. Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
3.2.2. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
Salbuespen hori agiri hauetako baten bidez frogatu beharko dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
b) Deialdia argitaratzen den egunerako lan-eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da eskatzaile gisa inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.
Paragrafo honetan xedatutakoa honela frogatu beharko da:
–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
–Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Errentarik ez duela adierazteko eredua aurkeztuz eginen da hori (deialdiaren web-orrian dago), edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokia markatuz.
c) Aldi baterako barne igoerako zerrendetan soilik parte hartzeko eskatzen dutenak.
3.3. Desgaitasuna izateagatik ariketak egiteko egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute, eta prestatuko den tokian zehaztu beharko dute zein egokitzapen behar duten edo denbora eta baliabideak nola doitu behar diren.
3.4. Gainerako betebeharrei dagokienez, azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epean eta moduan.
3.5. Hautapen prozesua bukatu ondoren erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen aldi baterako kontratazioen zerrendetan egoteko behar den dokumentazioa deialdi honen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epean aurkeztu beharko da.
3.6. Euskaraz jakin beharra eskatzen bada, dagokion titulu ofizialaren bidez edo horretarako ezarritako proba gaindituz frogatu beharko da. Proba hori egin nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko da dagokion atalean.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ulertuko da aurkeztutako erreklamazioak ebatzi egin direla.
4.4. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.5. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.
4.6. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen onartzea interesdunek betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Epaimahaiburua: Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Jesús Berjón Reyero jauna, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.
Epaimahaikidea: Roncesvalles Iraburu Allegue andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Olga Burgos Crespo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Epaimahaikidea: Silvia Calvo Jaso andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Celaida Buldain Paternain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Epaimahaikidea: Felisa Sánchez Intxausti andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Sagrario Santiago Aguinaga andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Beatriz Gaya Moriones andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.
Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Tutera kalea 20, 31003 Iruña.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2019ko abenduan hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.
6.3.1. Oposizioaldian ariketa bakar bat egin beharko da, non test motako galdetegi bati erantzun beharko baitzaio idatziz. Galderak I. eranskineko gai-zerrendari buruz izanen dira. Galdera bakoitzean, erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Galdera kopurua, erantzun okerren penalizazioa eta ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak erabakiko ditu ariketa hasi baino lehen.
6.3.2. Oposizioaldian guztira 60 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 30 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.
6.3.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute bertara.
Probetara agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuta geldituko dira.
6.3.4. Hautapen prozesuan, probak egiteko egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunen bat izanik hala eskatu duten izangaientzat, eskaeran azaltzen dutenaren arabera, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.3.5. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan azterketa egitera aurkeztu diren izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian ere ikusten ahalko da.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaiak oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin ekinen dio lehiaketaldiari.
Merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu beharko dituzte oposizio-aldia gainditu duten izangaiek, www.empleosalud.navarra.es web-orriaren bidez, esteka honetan: “Oposizioak”, “Osasun kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honakoa hautatuz: “Erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailea. Oposizio-lehiaketa (LPEa: 2017-2018E-2018)”, deialdiko baremoan agertzen diren atalei jarraikiz. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiaren behin betiko emaitza argitaratzen denetik hasita.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernuaren esparru osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik, osorik baldin badaude.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen. Fase honetan, 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. atala baloratzean kontuan hartuko da deialdiko lanpostua “Osasun arloko diplomadunak” estamentuan eta “Hezitzaileak” espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, guztira zenbat egun diren zehaztuta.
Enpresa pribatu batean egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emandako lan bizitzaren txostena ere aurkeztu beharko da.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretik alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak balorazioaren emaitza argitara emanen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-taulan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita.
Izangaiak deialdiaren web-orriaren bidez ikusten ahalko ditu bai lehiaketaren emaitza bai merezimenduen balorazio banakakoa.
7.–Azken puntuazioa.
Azken puntuazioa lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura izanen da.
Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik handiena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, deialdi honen eranskineko baremoaren atal bakoitzean guztirako puntuazio handiena lortzen duen izangaia lehenetsiko da, baremoko hurrenkera berari jarraituz.
8.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.
8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-taulan. Gero, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu eta lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean, O-NOZeko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean:
8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.
d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
8.2.2. Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko direnek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gain, eta bertan agertu beharko da funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finko direla, noiztik, Administrazio Publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, langilearen maila edo taldea, eta haren administrazio egoera. Azkeneko datu horren bidez frogatuko da prozesuak iraun bitartean ez dela borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egon gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.
8.2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko diren izangaien kasuan:
a) Eskatzen den titulazioaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, 8.2.1.e) atalean ezarritako ildo beretik.
c) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
8.3. Eskaeran %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela alegatu duten izangaiek, gainera, frogatu beharko dute desgaitasun hori bateragarria dela deialdiaren xedeko lanpostuarekin. Horretarako, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
9.–Lanpostu hutsak hautatzea.
9.1. Destinoko lanlekua Administrazioko organo eskudunak esleituko du, izendapen proposamena argitaratu baino lehen, probak gainditu eta deitutako lanpostuetan kabitzen diren izangaien eskaeren arabera, hautaprobetan lorturiko hurrenkerari jarraikiz, betiere lanpostu horietan aritzeko oinarri hauetan eskatzen diren eskakizunak betetzen badituzte.
%33ko desgaitasuna edo handiagoa izan eta, edozein txandatan, administrazioan sartzeko deialdi bateko lanpostua lortzen duten pertsonak, lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik egonen dira. Gero, igoera txandakoek hautatuko dute eta, azkenik, lanpostua txanda librean lortzen dutenek.
Desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, horren gaineko txostena aztertu eta gero.
Euskara ezagutza nahikoa izatea frogatzea beharrezkoa den lanpostuen kasuan, ezin izanen da horietara sartu ez bada ezagutza hori frogatzen. Lanpostuak hutsik geldituko dira bai baldintza hori betetzen duen izangairik ez badago, bai, izan arren, eremu euskalduneko lanpostuak hautatzen ez badituzte aurreko paragrafoan onartutako eskubidea erabiltzen dutenean.
9.2. Destinoko lantokia hautatzeko prozedura:
–Aukeratu baino lehen, hautatu behar duten izangaien eta zentroen (edo zein den kasua, lanpostuak) zerrendak argitaratuko dira. Informazio hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako iragarki-taulan eta erakunde horren enplegu publikoaren web-orrian argitaratuko da.
–Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epean eginen dituzte eskaerak, oposizio-lehiaketaren azkeneko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, jo beharko dute deialdiaren fitxan adierazitako estekara. Fitxa dago www.empleosalud.navarra.es web-orrian: “Oposizioak”, “Osasun kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honakoa hautatuz: “Erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailea. Oposizio-lehiaketa (LPEa: 2017-2018E-2018)”, eta nahi lituzketen lanpostuak adierazi lehentasun ordenaren arabera.
–Organo dei-egileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.
–Emaitza horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian erakutsiko zaizkie interesdunei.
10.–Izendapena eta karguaz jabetzea.
10.1. Administrazio organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile lanpostuetan jardun dezaten.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.
10.2. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.
10.3. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu.
Hautaprobak gainditu ondoren izendatzen diren izangaiak funtzionario bihurtuko dira, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzen diren funtzionarioek, lehendik haren montepioetakoren baten eskubide pasiboen araubidean afiliaturik badaude, bi aukera izanen dituzte: sartzen diren Administrazioaren Montepioan jarraitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.
10.4. Funtzionario gisa lanpostuaz jabetzea geroratu eginen da baldin izangaia amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako aldian badago.
Lanpostuaz jabetzeko epea zenbatzen hasiko da amatasun edo adopzio lizentziari dagokion aldia bukatzen denetik hasita, edo lehenago, baldin eta interesdunak hala eskatzen badu. Nolanahi ere, amarentzat erditu ondoren ezarritako derrigorrezko atsedenaldia errespetatuko da.
Kasu horietan, dagokion administrazioan emandako zerbitzu gisa aitortuko da lanpostuaz jabetzeko gerorapen epe hori. Aitorpen hori egiteko nahitaezkoa izanen da lanpostuaz jabetzea, eta hori gertatzen denetik hasita izanen ditu ondorioak.
10.5. Deitutako lanpostuak betetzen direla bermatzeko, izangairen batek hautapen prozesuaren ondoriozko eskubideei uko egiten badie, lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, lanpostua aukeratzen ez badu ezarritako prozeduran finkatu bezala eta dagokion epean, izendapen proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu (behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik), esleitutako lanpostuaren jabetza hartzen ez badu (ezinbesteko kasuetan izan ezik) edo, izangaiak berak eskatuta, indarreko araudian adierazitako kasuetan borondatezko eszedentzia aitortzen bazaio jabetza hartzen duen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio organo eskudunak baja hori beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haren atze-atzean dagoen izangaiarekin.
10.6. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.7. Izendapenean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.
11.–Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.
11.1. Erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
11.2. Deialdi honen emaitzan oinarrituta prestatzen den kontratazio zerrendako izangaiek 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta aurrerantzean ere haiek betetzen jarraitu beharko dute.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duten izangai onartuak berehalakoan baztertuko dira kontratazio zerrendatik.
11.3. Aurkeztu beharreko agiriak.
a) Kontratazioetarako zerrendetan egoteko, bai lanposturik gabeko izangai gaindituek bai oposizioaldia gainditu ez dutenek 2.1.1.c) atalean aipatutako titulazioaren agiria aurkeztu beharko dute, deialdiko azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, salbu aldez aurretik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aurkeztu badute. Agiri hori aurkezten ez dutenak zerrendetatik kanpo geldituko dira, salbu Administrazioak horren berri baldin badu Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez.
b) Oposizioaldia gainditu ez dutenek epe horretan aurkeztu beharko dute, orobat, edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuen ziurtagiria, adierazten dituena erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile gisa deialdi hau argitaratu arte emandako zerbitzuak, salbu Nafarroako Gobernuan emandako zerbitzuak badira.
11.4. Esparruak aukeratzea.
Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira. Deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, interesdunek hasieran aukeratutako esparruak aldatu, murriztu edo zabaldu ditzakete.
11.5. Kontratu motak.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
11.6. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.
11.7. Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
12.–Zerrendak osatzea aldi baterako barne igoeretarako.
12.1. Erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, bete beharko da azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua (haren bidez arauak eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko), baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.
12.2. Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabidean, eta baldintza hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea –eta izaera horri eustea–, sailkatua egotea erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.
Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaldiaren hautaprobak gainditu behar dira.
Hautaproben azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko dira mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.
13.–Bitartekoak.
Deialdi honen eta oinarrien eta egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126 1.c) eta 126.3 artikuluekin (haren bidez jorratu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala) eta erabiliz Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 62/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin bat.
I. ERANSKINA
Gai-zerrenda
Gai orokorrak.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua eta I. titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua eta II. tituluko 53. eta 54. artikuluak.
2. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez: I., II. eta III. kapituluak.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko II., III., IV., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluak. 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, zeinaren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena.
4. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua, II. kapitulua, III. kapitulua.
5. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.
6. gaia.–Nafarroako Osasun Plana (2014-2020): laburpen exekutiboa.
7. gaia.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, zeinaren bidez jorratzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideak eta betebeharrak.
8. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, zeinaren bidez jorratzen baita Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria: atariko titulua eta I. titulua. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa: I. titulua eta II. titulua.
9. gaia.–44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.
10. gaia.–16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa: atariko kapitulua, eta I. kapitulutik VIII.era bitartekoak.
11. gaia.–41/2002 Lege Oinarrizkoa, azaroaren 14koa, Gaixoen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoan dituzten eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.
Berariazko gaiak.
1. gaia.–2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, Sexu- eta Ugalketa-osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzkoa.
2. gaia.–Sexu- eta ugalketa-osasunaren estrategia nazionala, Osasuneko, Gizarte Politiken eta Berdintasuneko Ministerioarena.
3. gaia.–Sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioak Nafarroan: 103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa.
4. gaia.–Lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, transgeneroen eta intersexualen (LGTBI+) eskubideak. 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa.
5. gaia.–LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko 2019-2022ko Ekintza Plana.
6. gaia.–Osasunbidean transexualei arreta emateko eredua. 16E/2018 Foru Agindua, urtarrilaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana.
7. gaia.–Genero berdintasunaren aplikazioa Nafarroako politika publikoetan.
8. gaia.–2017-2021 Hezkidetza Plana eta Skolae programa. Helburu orokorra, hezkuntza mailak, hezkuntzan esku-hartzeko eremuak. Berdintasunean bizitzen ikasteko ardatzak.
9. gaia.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarduketa koordinatuak. Tokian tokiko protokoloak prestatzea.
10. gaia.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean batera jarduteko protokoloa. Profesionalendako gida.
11. gaia.–Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Nafarroako arau garapena. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.
12. gaia.–Osasun hezkuntza: osasun hezkuntzaren abiapuntuak.
13. gaia.–Osasun hezkuntzaren edukiak. Zer landu: portaerak eta erlazionatutako faktoreak.
14. gaia.–Hezkuntza metodologia sexu-heziketan. Hezkuntza teknikak eta hezitzailearen rola.
15. gaia.–Jokabideak aldatzeko ereduak. Bizimoduak.
16. gaia.–Osasunaren aldeko heziketa: zaintzaileekin lanean.
17. gaia.–Sexu- eta ugalketa-eskubideak. Sexu-eskubideen Adierazpena.
18. gaia.–Giza sexualitatea: sexua, sexualitatea eta erotika. Sexualitatearen alderdiak.
19. gaia.–Giza sexualitatearekiko jarrerak. Jarrera arauemaileak eta lanketan oinarritutako jarrerak.
20. gaia.–Askotariko identitateak eta desiraren orientazioa: aniztasuna eta auto-pertzibitutako identitate sexuala.
21. gaia.–Askotariko identitateak eta desiraren orientazioa: homofobiaren eta transfobiaren prebentzioa.
22. gaia.–Erotika orokorra eta erotika genitala.
23. gaia.–Ebidentzian oinarritutako sexu-heziketa I: sexu-heziketa integrala, ebidentziaren oinarriak.
24. gaia.–Ebidentzian oinarritutako sexu-heziketa II: ebidentziaren oinarritutako sexu-heziketa integralaren funtsezko kontzeptuak, gaiak, helburuak.
25. gaia.–Ebidentzian oinarritutako sexu-heziketa III: sexu-heziketa integralerako programa eraginkorrak: planifikatzea, inplementatzea eta ematea.
26. gaia.–Genero ikuspegia sexu-osasunaren sustapenean eta heziketa afektibo-sexualean.
27. gaia.–Sexu-osasunaren sustapena eta sareko komunitate lana sexu-heziketan.
28. gaia.–Heziketa afektibo-sexualaren gaineko trebakuntza profesionalentzat eta osasun eragileentzat.
29. gaia.–Giza sexualitatea bizitzaren zikloan. Sexualitate ebolutiboa.
30. gaia.–Lotura afektibo seguruen eta gurasotasun positiboaren sustapena.
31. gaia.–Sexualitateak haurtzarotik gaztarora: heziketa afektibo-sexualaren edukiak 0-6 urte arteko etapetan.
32. gaia.–Sexualitateak haurtzarotik gaztarora: heziketa afektibo-sexualaren edukiak 6-12 urte arteko etapetan.
33. gaia.–Sexualitateak haurtzarotik gaztarora: heziketa afektibo-sexualaren edukiak 12-18 urte arteko etapetan.
34. gaia.–Gazteei zuzendutako sustapen eta sexu-heziketa programak eta jarduerak.
35. gaia.–Guraso elkarteei zuzendutako sustapen eta sexu-heziketa programak eta jarduerak.
36. gaia.–Sustapen eta sexu-heziketa programak eta jarduerak kultura desberdinetako elkarte eta taldeekin.
37. gaia.–Dibertsitate funtzionala eta/edo desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako sustapen eta sexu-heziketa programak eta jarduerak.
38. gaia.–Hirugarren adinekoei zuzendutako sustapen eta sexu-heziketa programak eta jarduerak.
39. gaia.–Banakako sexu-heziketa eta aholkularitza norbanakoei, bikoteei eta/edo familiei, osasun afektibo-sexualari dagokionez.
40. gaia.–Banakako sexu-heziketa eta aholkularitza gazteentzat. Gazte Programa.
41. gaia.–Banakako sexu-heziketa eta aholkularitza zaurgarritasun eta arriskurik handiena duten kolektiboei I: prostituzioan diharduten pertsonak.
42. gaia.–Banakako sexu-heziketa eta aholkularitza zaurgarritasun eta arriskurik handiena duten kolektiboei II: gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak.
43. gaia.–Sexu-heziketa osasun zentroetan: pediatriako kontsultak.
44. gaia.–Sexu-heziketa osasun zentroetan: helduen kontsultak: ospitaleko eta oinarrizko osasun laguntzako taldeak.
45. gaia.–Sexu-heziketa. Anatomia eta fisiologia: genitalitatea, hilekoaren zikloa, pertsonen sexu erantzuna.
46. gaia.–Sexu-heziketa, kontrazepzioa, larrialdiko kontrazepzioa, sexu harreman seguruak.
47. gaia.–Nahi gabeko eta/edo planifikatu gabeko haurdunaldien prebentzioa.
47. gaia.–Haurdunaldia borondatez etetea. Haurdunaldia borondatez eteteko protokoloa Nafarroan.
49. gaia.–Sexu-transmisiozko infekzioen prebentzioa. Sexu-transmisiozko infekzioen arretarako protokoloa Nafarroan. GIBa-HIESaren prebentzioa.
50. gaia.–Sexu-indarkeriaren prebentzioa aisialdirako eta kontsumorako guneetan.
51. gaia.–Transexualitateari arreta emateko protokoloak eta gidak hezkuntza arloan Nafarroan.
52. gaia.–Nafarroan transexualei laguntza eta arreta ematea. Arreta osasun eremuan.
53. gaia.–Identitate digitalak. Teknologiak eta harreman afektibo-sexualak. Sextinga.
54. gaia.–Sexu-abusua eta indarkeria I: tipologia, detekzioa, erantzun profesionalak.
55. gaia.–Sexu-abusua eta indarkeria II: jarduteko protokoloak. Sexu-abusuaren prebentzioa.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Ondokoak baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko, 0,25 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei jarraituko zaie.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietarik handiena emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Erizain espezialistaren titulua lortzeko egonaldi osoa egin ez bada, egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 azpiatalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Ez dira argitalpentzat hartuko akta-liburuetan edo abstraktetan egiten diren txostenak eta komunikazioak.
2.1. Graduondoko prestakuntza:
–Ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: puntu bat.
–Doktore gradua: puntu bat.
–Unibertsitateko aditua: puntu bat.
–Unibertsitateko master ofiziala: 1,5 puntu.
2.2. Prestakuntza espezializatua:
–Erizain espezialistaren titulua izateagatik, Erizaintzako espezialitateei buruzko apirilaren 22ko 450/2005 Errege Dekretuan ofizialki aitortutako espezialitateetako batekoa: puntu bat.
–Helburuko kategorian lanpostua lortzeko eskatzen den titulazioa ez da atal honetan baloratuko.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,05 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.
Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioarteko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,4 puntu. Hurrengo hirurak: 0,2 puntu.
–Nazio mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Autonomia erkidegoko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:
–Nazioarteko mailan: 0,75 puntu.
–Nazio mailan: 0,5 puntu.
–Autonomia erkidegoko mailan: 0,2 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.6. Lanak ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Lehen hiru sinatzaileak: 0,4 puntu. Hurrengo hirurak: 0,2 puntu.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.8. Irakasle lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.
Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagiriaren arabera ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Gehienez ere 1 puntu emanen da.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea ofizialki egiaztatua izateagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskaraz jakitearen balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
Iragarkiaren kodea: F1908420
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
