13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldi ekonomiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2018ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1900039