13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Aldaketa, arau subsidiarioetako 5. unitatea birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Urrozko arau subsidiarioetako 5. unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei eguneko epean. Halaber, entzunaldia ematen zaie 5. unitatearen eremuan dauden lurzatien jabeei.

Urrotz-Hirian, 2019ko urtarrilaren 5ean.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1900545