13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan, aplikatu beharreko tarifak ezartzen baititu. Aldaketak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Urrozen, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1900187