13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urterako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Nabaskozen, 2018ko abenduaren 18an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1815398