13. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2018ko 1809 eta 1811 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean honako aurrekontu-aldaketa hauek egiteko espedientea:

–1809 aurrekontu-aldaketa.–Kreditu transferentzia.

–1811 aurrekontu-aldaketa.–Kreditu gehikuntza.

Espedienteak Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Garinoainen, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1900046